<385>
hurak suia hiltzen dien bezala, horra zer dioen Sakramendu hortzaz Seint Zirilak, eta ber Seindiak beste anitzeki Sakramendu handi hortzaz endelgatzen tizi Zakaria Profetaren hitz hok: zer ere baita hunik, zer ere baita ederrik, estea Hautathien Ogia eta Birjinak loraraziten thien arnua.
ZAZPIGERREN KAPITULIA [III/4/7]
Penitenzia eta mortifikazionia erremedio net hun bat duzu lohikeriako tentazionen kontre
Seint Jeromak erraiten dizi barur garratzez eta lorik egin gabe egoithez ireizi behar direla Demoniuaren susko lanzak. Berak hala egiten zizin, bai eta ere Seint Hilarionek. Ber Seint Jeromak erraiten dizi Seint Hilarionez, Seindu huni jiten zitzakonian lohikeriako zunbait goguaketa eta tentazione, bere gorpitzaren kontre koleran jarten zela eta erraiten zerakola: malurosa, untsa begiratuko hut holako ataku emaitetik, patiaraziko dereat gosia, egarria, hotza eta berua, eta kargaz akitaraziko, amorekatik hire phenen jasaithiaz aboro okupa hadin, ezi ez lizonkeria gaistuez. Seindiek net gomendatu diraguzie erremedio hortzaz baliatzia eta hetarik anitzek net ardura segitu dizie, pentsamendu gaistorik etzutenian ere.