<387>
arrazoiñamenduz ezthaisteelakotz gida edo beharaz.
Barurez eta penitenziez bere gorpitzaren gaiski tratatus nehor bere osagarriari ogen egin baleza ere, erraiten dizi orano Seint Jeromak hobe dela gorpitza eri izan dadin arima eri den beno, eta zanguak flakos ikara diten garbitarzuna fermo egon dadin ber. Halarik ere, nehork bethi diskreki gogua emanez penitenzia egithian behar zi maneatu giza batez, nun penitenzia egiten dien, indarren, tentazionen eta lanjerren araura izan dadin; ezi tentazionia eta erorteko lanjerra thipi direnian, etzu nezesario heen bentzitzeko bere buriari nehork bortxa handirik egin dezan, bena gerla hain handi denian bihotzian —nun garbitarzunaren galtzeko nehor lanjerrian baita—, ordian etzi behar gorpitzaz gupida uken eta zernahi egin behar zi arimaren bekathiaren heriotzetik begiratzeko.
Erraiten dizie Medikiek gaitz handien kontre erremedio bortitzak behar direla, hala ere emaiten tizie gorpitzeko eritarzunetan; orobat egin behar diizi arimako tentazionetan eta eritarzunetan, gaitz eta lanjeroz diratekeenian. Bizi ispiritualaren Nausiek tentazionen gañan gauza bat remarkatzen dizie, bi ithurburu baitustela: zunbait aldis gorpitzetik beretik sortzen edo jiten direla, eta gorpitzetik