<384>
bulharretan joka hasi zitzakola; bena ezpaitzien gogua emaiten zertara zaukola kolpu hurak emaiten zeraskon, pentsamendu gaisto hartan laxoki egon izan zela besterik zerbait gogora jin artekan; ordian, erlekiak kolpu emaitetik baratu zaskola, bena ber tentazione desonestak itzuli zaskon bezain sarri, berris erlekiak ere kolpu emaiten hasi zaskola, abertitzeko bezala lohitzo goguaketa hek kaza zitzan; ordian endelgatu ziela erlekiek emaiten zeraskoten hain kolpu usiek zer erran nahi zuten, eta Jinkoaren graziareki bathian tentazionia kurajoski garaitu ziela.
Debozione net laudagarri bat duzu ere eta sokorri handitakua, lohikeriako tentazionen kontre Aldareko Sakramendu Seindiaren aitzinian ardura adorazionesko seindimendietan egoithia, Jinkoari heen bentzitzeko graziaren galdeiten, eta Komunione Seindura ardura deboki hurrantziak, oros gañetik bitoria horren grazia jardiresten diraguzu, Jaunak berak prestatu dienas geros Sakramendu handi hori gure etsai ororen kontre. Seindiek erraiten dizie Zelutiko Mahain hura erremedio handi bat dela tentazione suerte ororen kontre, bena dela oros gañetiko erremedio bat lohikeriako tentazionen garaitzeko, ezi Sakramendu Adoragarri horrek flakasen dizi bekathiaren suia, ematzen Seindimendu lohiak eta atsegin gaisthuen suia hiltzen,