<383>
eta sortze xahien orhitxapenetan eta ohoretan, jardiretsi baitzuten Jinkoaganik lohisko tentazionetarik libratu izaithia. Hartako net otoitza hun batzu tuzu Ama Birjinaren ohoretan Elizak kantatzen thien hitz hok: o Birjina, beti Birjina, beti sokorritzera ekarria, zure Seme Jauna beithan balia zaskigu; uken ezaguzu, Birjina garbia eta esthia, ispirituko estitarzuna eta bihotzeko garbitarzuna. Ezi haren birjinitathiaren eta thonarik gabeko xahutarzunaren ohoratzez, denbora berian galdeiten dirakoguzu jardirets dezagun garbitarzuna, haren eta haren Seme Jaunaren gogarako izan ahal giten amorekatik.
Seindien eta heen erlekien eretzerat debot izaithia net hun duzu orano lohikeriako tentazionen kazatzeko. Zesaire Author batek ekarten dizi pundu horren gañan Bernat deitzen zen Fraide baten Istoria bat eta ziozu, erran zerakola Fraide harek berak, fraidetu beno lehen atakathia izan zela egun batez lizonkeriako pentsamendiez, eta nola ordian orano espaitzithien bekatu handitako atxikiten, etzela heen kazatzeko eta heer bihurtzeko einbidetan jarri; nola kostuma baitzien beti erlekia untzi baten Joandene Joaneren eta Joandene Pauleren erlekia zunbaitekin lepotik xilintxau ekarteko, pentsamendu gaisto hetan zelarik erlekia untzia