Orrialde:Lopez 1782.djvu/383

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Birjinari gomendatzia, prootxosago duzu orano garbitarzunaren kontre diren tentazionetan, zeren Birjina Seindia bera baita net garbia, thonarik gabia eta oroz gañetik Bir...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:44, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<382>

Birjinari gomendatzia, prootxosago duzu orano garbitarzunaren kontre diren tentazionetan, zeren Birjina Seindia bera baita net garbia, thonarik gabia eta oroz gañetik Birjina, gogotik hartzen dizi arrangura berhezi bat hari hersatzen diren arimez garbitarzunaren begiratzeko. Zunbait Doktorrek uste dizie Joandene Joane Baptistaren seindutarzuna hain handi izan dela, nun espaitu bere bizi orotan bekatu benialik ere egin, eta sinhestetan tuzu jardiretsi ziela dohain handi hori, Ama Birjinak Seinta Elizabeth haren Amari egin zien bisitaren medios eta harekin hirur hilabethez egon zelakotz; ezi, dioen bezala Seint Anbrosiok, etzuzun Ama Birjina hainbeste denboras egon Seinta Elizabethen etxen haren askazi eta adiskide zelakotz xoilki, bena orano Joandene Joaneri seindutarzunaren jardiresteko, eta Amaren sabelian boskariosko seindimendietan sarthu balin bazen, eta bekatu orijinaletik xahathia Ama Birjina heldu zen mementuan, nork erran diro zoiñen handi izan diren haren etxen egon zen hirur hilabethez errezebitu zithien prootxiak edo hungi ispiritualak? Aita Abilak erraiten dizi ikusi diela anitzek Ama Birjinaren debozionetik prootxu miragarririk idoki dutela, zoiñek egun oros zunbait otoitzaren eginez, Ama Birjinaren eta Jesus haren Semiaren konzeptione