Orrialde:Lopez 1782.djvu/382

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<381>

zutenen faboritan eta istoria seindietan idireiten duzu Jinkoak anitz mirakulu eginik moien hartzaz. Ama Birjinaren eretzerat debot izaithia ere net prootxos duzu okasione orotan eta halaz, orok harendako debot izan behar diizi eta gure behar-ordu guzietan fidainxareki hari hersatu. Inposibile duzu bederatzi hilabethez miserikordia eternala sabelian ekarri diena bera eztadin izan net miserikordiosa: miserikordiaren Ama duzu, bekatoren Abokata eta maite tizi, dakielakotz haren Seme Jaunak zoiñenbeste maitatu thien eta zoiñenbeste gosta zaskon. Baziakizu orano Jinkoaren Semia haren sabelian bekatorendako gizon egin dela eta hura Jinkoaren Amatu, eta arrazoin hartzaz bekatorer tendrekioo soiten direezu eta gogothikago ekarria duzu heen alde bere Semiaren otoitzera, zoiñeganik nahi thienak jardiresten baititu; ezi Seme batek zer errefusa diro bere Amari eta berheziki Salbazale Jauna bezalako Seme batek bere Amari?

Hartakotz Seint Bernatek arrazoiñeki goraki erraiten dizi, mundian nehor balin bada erran diroenik, O Birjina urosa, zuk estuzula lagundu nois eta ere bere behar-ordietan zuri hersatu baita, hura estadila minza zure miserikordias; beras, jeneralki gauza orotan eta tentazione suerte orotan hain prootxos bada Ama