Orrialde:Lopez 1782.djvu/381

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<380>

Gregorioren erran haur: plazerra igaranen da mement batez, bena phenak eternal dirate; eta egias ispirituz Ifernurat jeusthia eta untsa konsideratzia nolako diren behin ere finik gabeko, eta Jinkoa Jinko deno iraunen duten phenak, dudarik gabe moien hun bat duzu bekatutik nehoren begirarazitzeko. Beste batzuk sokorri handi bat idireiten dizie lohikeriako bekathien kontre, Paradusuko plazerren orhitxapenian erreflexione eginez, zoiñen erhokeria handia den Paradusiaren eta Jinkoaren bethierekotz galzia mement baten plazerraren hartziagatik. Askenekotz beste batzuk, aldis, prootxu handi idokiten dizie bekatu horren kontre, heriuaren orhitxapenetik eta asken Jujamendiaren goguan erabiltetik, eta nola erreflexione horiek oro net hunak baitira, batbederari duzu garbitarzuneko bertuthia hobekienik maitarazitzen eta haren kontreko biziua hasthiarazitzen deakonaren hautatzia; eta nola hel baitaite, aldi bathian batak, besthian besthiak bihotza hobeki hunki baitiro, untsa lukezu orotzaz aldi aldiska zerbitxatzia.

Net prootxos duzu orano eta sokorri handi batetako, lohikeriako tentazionen kontre Kurutziaren señaliaren egithia belarrian, bihotzian eta Jesusen izen seindiaren deboki erraithia: prootxu miragarririk ikusi dizie hala egiten