Orrialde:Lopez 1782.djvu/377

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zunbait aldis luzaz debozionesko gauzez mintzatzeko; gerorat hain amorio handia harthu ziela, nun espaitzaukeen ardura eta luzaz hareki egon gabe, eta ikusten etzienian go...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:30, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<376>

zunbait aldis luzaz debozionesko gauzez mintzatzeko; gerorat hain amorio handia harthu ziela, nun espaitzaukeen ardura eta luzaz hareki egon gabe, eta ikusten etzienian goguan erabili gabe. Zunbat ere halako amorio bat espaitate Jinkoaren araura izan, hargatik ere hanbat utsuthia zuzun, nun ezpaitzien ezagutzen amorio hartan izan zaiteela deuz gaistorik, bere beithan uste zielakotz etziela intenzione gaistorik eta horra zertan anitz jende engenatzen den. Jinkoaren zerbitxari hori egon zuzun illusione hartan bidaije handi bat egin behar artekan, zointarat partitzeko tenoria jin zitzakonian, ezagutu zizin persona hareganik urruntzias zien phenatik, hareganako amoriua etzela uste zien bezain seindu, eta espalis urrundu okasionetik, labur bekatura erorteko lanjerrian zela. Gerson ber Doktorrak —minzo delarik amoriuaren lanjerrez eta engeniez— erraiten dizi karitathia edo amorio seindiaren iduria duten afekzioniak oro estirela hala, eta gizon seindu batek erraiten ziela bethi net mesfida eta beldur zela amoriuarendako, zunbat-nahi elgar maite duten personak seindu eta bertuthoz diren; eta horren poroatzeko ekarten tizi orano Iskiritura Seinduko Zuhurraren hitz hok: bada bide bat zoin gizonari xuxen dela iduri baitzako, bena zoiñek gerokotz heriuala