Orrialde:Lopez 1782.djvu/378

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<377>

—erran nahi baita bekatura— gidatzen baitu eta horra nolako den minzo giren bidia.


SEIGERREN KAPITULIA [III/4/6]

Garbitarzunaren kontreko tentazionen garhaitzeko zunbait erremedios

Seindiek emaiten diraguzie otoitza oros gañeko remedio bat bezala tentazione suerte guzien kontre eta Jinkoaren Semiak berak, hori erakasten diraguzu bere Apostolier erraiten dienian: egon ziteste iratzarririk eta othoi egizie etzitesten tentazionetan eror. Haur duzu ere minzo giren tentazionen kontreko lehen erremediua. Beda Author handiak erraiten dizi, hala nola azanzek eta oihiek ohoiñak ihesi igorten baitituste eta auzuak bil-arasten, orobat othoitzak Demoniuak kazatzen thiela eta Seindiak otoitza egiten dienaren sokorrira erakarten. Irakurten diizi Seint Bernatek, emaste galdu engenatu nahi zien baten ihesi igorteko eta bere buriaren lanjer handi hartarik libratzeko, erremedio prestagorik etziela idiren “ohoiña, ohoiña” oihu egithia beno. Beldurrez ikara den baten oihiak hain bertuthe handia badu ohoiñen ihesi igorteko, zer botere estuke otoitza Seindiaren oihiak gure etsai ispiritualen kontre, zoiñek gure arima graziaren