Orrialde:Lopez 1782.djvu/335

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: uzte dienian, zunbat aboro eztu ikararaziko hiltzeko tenorian? Giristhiño hunez eztuzu ber gauza izanen; mundiaren eta munduko gauzen eztekurik gabe bizi tuzu; heen dezka...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:27, 13 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<334>

uzte dienian, zunbat aboro eztu ikararaziko hiltzeko tenorian? Giristhiño hunez eztuzu ber gauza izanen; mundiaren eta munduko gauzen eztekurik gabe bizi tuzu; heen dezkantsia oro duzu Jinkoaren maithatzian eta zerbitxatzian; heriuari soiten dirakozie heen phenen akabanzari bezala eta egin tuzten obra hunen pagiaren ukeiteko ein behar duten igaraitze bati bezala.

Zerk ere orano mundutarrak gehienik hiltzeko orenian izitzen baititu eta heriua lotsa eta ikaragarritzen dereena duzu —Seint Anbrosioren erranera— heen konzenziaren estatu gaistuak eta untsa hiltzeko uken behar zitusten disposizionen gabiak. Giristhiño hun batez eztuzu orobat. Mediku batek erran zirakozun behin Fraide eri bati: gaizki zira, hiltzera prezta zite. Arrapoztu haur egin zirakozun: fraidetuz geroz besterik eztizit egin. Halaber egin behar dizi giristhiño hun batek, preparatu Jesu-Kristok gureganik hura jiten deneko galdeiten dien estathian izaitera; erraiten diraguzu: zien erraiñak untsa zintathiak izan bite eta lanpadak pizthiak zien ezkietan atxikitzazie. Seint Gregoriok erraiten dizi, erraiñen zintatziak señalatzen diela garbitarzuna eta lanpada bizien ezkietan ukeithiak obra hunak, eta giristhiño hunek horiek biak baitituzte, eztizie hiltziaren beldur ukeiteko arrazoiñik.