<335>
Heben behar diizi gauza bati gogua eman net untsa dagena orai minzo giren pundiari. Konzenzia estatu hunian dugula eta Jinkoareki untsa girela ukeiten ahal dugun señale edo markarik handienetarik bat duzu, haren borondate dibinora heriuaren orenaz osoki egoithia eta oren haren igurikithia, zerbitxariek bere Nausiaren eztheietarik jiteko orena edo tenoria igurikiten duten bezala. Aldiz, ezpadaude osoki Jinkoaren borondatera eta hiltziak phena handi egiten baderagu, señale gaizto bat duzu. Ardi batek, bihurtu gabe zinzurren egitera uzten dizi edo ixilik dagelarik, bere buria hiltzera uzten dizi; hartakotz Iskiritura Seindiak Jesu-Kristoren hiltziaz minzo delarik erraiten dizi: ardi bat harakindeira bezala eremana izan dela; bena urde kundia animale satsu bat baita, hil nahi dutenian marriska izigarririk egiten dizi eta heriuaren kontre ahal bezanbat defendatzen edo bihurtzen duzu.
Liferenzia bera duzu justuen —zoiñen señaliak ardiak baitira— eta gizon gaizto eta bekatorosen arthian, zoin Urdek señalatzen baitituste. Hiltzera kondenatu den kriminel bat, dakienian presundeitik idokiko dutenian urkabetara eremanen dutela, presundeiko borthak idekiten tuzten aldikal ikara diagozu; bena ogenik gabe ezagutu izan bada, allegeratzen duzu