<279>
duzuna, ez eta ere bestek zirela uzte uken lezaten nahi zindukeena. Nahi bazira, beraz, egian eta umilitathian ibili, atxikazu zure buria zirenarendako eta segurki etzauzu sobera edo anitz galdeiten; ezi zer arrazoin duzu ziren beno aboro zirela uzte ukeiteko? Hori lukezu zure buriaren lanjeroski engenatzia.
BOSTGERREN KAPITULIA [II/3/6]
Bere buriaren ezagutziaz, zoin baita umilitathiaren ithurburia edo hatsarria eta hartara heltzeko bide bakarra
Haz giten, beraz, zer giren ezagutzen gure miserien eta flakezien leizian sarthuz, han umilitathiaren tresoraren idireiteko. Dihuru bat galdu izan duzu —ziozu Seint Jeromak— eta lohian eta satsukerietan idireiten duzu; eta guk ere gure bekathien eta miserien satsukerietan umilitathiaren harri preziathia idirenen diizi. Untsa eta segidan pundu hunen argitzeko eta endelgarazitzeko, ikuz dezagun lehenik zer den gizona bere gorpitzaren araura. Seint Bernatek erraiten dizi: goguan beti atxikitzazu hirur gauza hok: zer izan ziren, zer ziren eta zer izanen ziren; bena zer izan zira? Gaistakeriasko azi bat. Zer zira? Satsukeriaz beterik den