<278>
lehen gradotako ezarten diizi bere buriaz opinione apal edo xar baten ukeithia, eta bere buriaren ezagutzia, aldis, hartzen diizi grado hartara heltzeko nezesario den bide bat bezala.
Ororen burian batetara dihazu eta orok aitor diizi, bere buriaren ezagutzia umilitathiaren eta bere buriaz uken behar dien sinhesthiaren hatsarria eta errua edo zimendia dela. Ezi, nola jakin daiteke nehork justoki norbaitez zer sinheste uken behar dien, ezagutzen ezpadu? Inposible den gauza duzu. Lehenik untsa ezagutu behar zu eta gero ezagutze haren araura hareganako opinionia hartu. Halaz, lehenik egin behar duzun gauza duzu zure buriaren untsa ezagutzia, gero zure buria behar den bezala ezagutzen baduzu eta zirenarendako atxikiten baduzu, umilik aski izanen zira, ezi ikusiko duzu gauza guthia zirela. Seint Isidorak ziozu superbus hitza, zoiñek latinez urguluzia erran nahi baitu, jiten dela zeren hala deitzen denak, egiaski den beno aboro estimathia izan nahi baitu. Hartakotz ere zunbait Doktorrek, Jinkoak umilitathiaren dien amoriuaren arrazoiñetarik batendako emaiten dizie, Jinkoak egiarendako dien amoriua, ezi umilitathia egia bera duzu; urgulia, aldis, eta gure buriasko opinione huna, eztena, engeniua; ezi etzira egiaski zirela uzte