<277>
mundu guziaz mezperetxaturik izaiteko nehork dien desirrian.
Seindu umilitathia xehetarzun bateki tratatu dutenek anitz grado bertuthe hortan ezarten dizie. Seint Benuetek —zoin Seint Tomasek eta beste anitzek pundu hortan segitu baitute— hamabi grado ezarten tizi; Seint Anselmak zazpi; Seint Bonabenturak hiruretan zerratzen tizi eta azken haur laburrago izaithiagatik segituko diizi, amorekatik umilitathiaren eskola pundu gutitan zerratu onduan, ihikiago begien aitzinian atxiki dezagun beti segitzeko.
Umilithathiaren lehen gradua —ziozu Seint Bonabenturak— dela bere buriaz opinione apal baten ukeithia, eta hartako bide bakarra bere buriaren ezagutzia duzu. Seint Bernaten esplikazioniak ber bi gauza horiek zerratzen tizi, eta giza hortan xoilki hartzen erran dugun lehen gradua. Umilitathia duzu bertuthe bat, zoiñek gizonari bere buria mezperetxagarri egiten baitu; horra bi gauza hetarik lehena, eta bere buriaren egiaski ezagutzia duzu bigerrena; eta hanti jiten duzu zunbaitek bere buriaren ezagutzia ezarten baitute umilitathiaren lehen graduarendako, eta dudarik gabe arrazoiñeki: bena nola guk heben bertuthe horren graduak oro hiruretan zerratzen baititugu Seint Bonabenturareki, umilitathiaren