<280>
unzi bat. Zer izanen zira? Harren baska. Hirur gauza horietan badukezu zer untsa goguaketa eta nun xila gure miserietan. Arrazoiñeki Inozent deitzen zen Aita Seindu batek erraiten zizin: o gizonaren xorte tristhia eta ahalgaizuna! Sogizie nola belharrek eta arbolek ekarten duten osto, lili eta frutu, eta gizonaren gorpitzak eztu ekarten satsukeriarik bezik; arbolek ekarten olio, ano eta baltsamu eta urrin hun bat orotarat emaiten, eta gizonaren gorpitza satsukeriasko eta urrin gaisthoz beterik den zilo bat; arbolia nolako, fruthia halako; ezi arbole gaisto batek estiro behin ere frutu hunik ekar. Konparanxa net justo bat eiten dizie Seindiek gizonaren gorpitzaz eta elhurrez eztalirik den hungarri pulo batez; ezi hungarria ere elhurrez estalia denian eder eta xuri duzu, bena bere beitan satsukeria bezik eztuzu. Gogua emaiten baduzu —ziozu Seint Bernatek— gizonaren gorpitzetik jalgiten diren satsukeria orori, estuzu idirenen hungarririk bezik, ez hura bezain gauza satsurik, eta hara zerk erranarazitzen zerakon Job Seindiari: erran dut uztelari ene Aita zira, eta harrer ene Ama eta ene Arreba zirete; ezi egias erraiteko, zer da gizona, bezik ere ustelduraren eta harren unzi bat? Zertzaz, beraz, banitate hartuko dugu? Zertzaz urgulutsu daiteke