<276>
bat dukezu. Etzit erran nahi, umilitatesko hitz eta obra ageri horiek eztuten anitz laguntzen egiasko umilitathiaren jardiresteko, nehork behar den bezala egiten thienian, bena ororen burian, umilitathia ezthiagozu hetan.
Seint Jeromak erraiten dizi anitzek umilithathiaren itzala eta iduria hartzen dutela, bena gutik egiaskua. Ihi duzu buria apaldurik eta begiak egotzirik edo lurrari soinez ibilthia; minzatzeko aire umil baten hartzia; noizeti noizera hazper egithia, bai eta ere hitzkal bere buriaz bekatoroz eta miserable bat dela erraithia, bena halakuer erran ezeezu zerbait nahi eztutenik; ikusiko duzu zoiñen urrun diren egiasko umilitatetik, heen manera minberetarik. Biskitarthian, pazenziati duzu ageri nor diren egiasko umilak, eta hortan diagozu egiasko umilitathiaren poroanxa segurra.
Seint Bernatek esplikatzen dizi berhezikiago zertan dagen umilitatesko bertuthia. Ziozu dela bertuthe bat, zoiñek gizona bere buriaren eretzian mezperetxagarri ezarten baitu, bere buriaren ezagutze egiasko batez. Umilitathia esthiagozu, beraz, erran dugun bezala, elhetan, ez ageri diren maneretan, bena diagozu bihotzeko seindimendietan, eta bere ezdeuztarzunaren ezagutze handiak bere buriaz emaiten derakon sinheste apalian, eta