Orrialde:Lopez 1782.djvu/270

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: umil bat horietarik orotarik urrun diagozu, umila bere eztakurier so diagozu, bestener batere, bere protsimuan ikusten tizi xoilki obra hun eta bertuthoz direnak eta halaz...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:32, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<269>

umil bat horietarik orotarik urrun diagozu, umila bere eztakurier so diagozu, bestener batere, bere protsimuan ikusten tizi xoilki obra hun eta bertuthoz direnak eta halaz, uste dizi mundu oro perfeit dela eta eztela nehor ere gaiztorik eta eztakurudunik bera beizik. Uzte dizi ezthiela merexi besten konpañan bizitzia eta heen eretzerat, amorioz, estimuz eta respetuz bethia dioozu. Umil denari orano etziakozu gaitzi nehork mundu oro hura beno aboro eztima dezan, nehork bestez kasu egin dezan eta ez hartzaz, bester enplegu edo kargurik handienak eman ditzaten eta hura kargurik thipienetan atxiki dezaten. Persona umilen arthian eztuzu bekaisteriarik, zeren bekaisgua urgulutik sortzen baita eta halaz, umilitathia geihen den lekian, nehork etzi ikusiko ez bekaisguarik, ez diskordiarik, ez aharrarik, ez deuz ere añaien arteko amoriua hotzaraz diroenik.

Pazenzia ere, hain bertuthe nezesariua, giristiño baten umilitatetik jiten edo sortzen duzu, zeren umil denak, ezagutzen baititu bere faltak eta bere bekathiak eta aitortzen baitu denbora berian gaztigu suerte guziak merexi thiela. Hartakotz, heltzen zazkon nahigabe guziak, uzte dizi haren faltek merexi duten beno thipiago direla eta gaitz hartu gabe, erraiten dizi Mixea Profetareki: