<268>
Karitathia ere —zoin baitago Jinkoaren maitatzian— emendatzen dizi umilitathiak; ezi ispiritu umil bat aboro eta aboro bere Jinko hungi egiliaren maitatzera ekarria duzu, goguan hartuz hartan diren gauzak oro Kreazaliaren ezkutik, batere merexi gabe dithiela. Job Seindiak erraiten zizin Jinkoari: zer da gizona zu haren eretzian hain hun izaiteko eta zure bihotzaren hareganat hain ekarria izaiteko? Zer, Jauna, ni zuri beti desobedient eta zu beti enetako hun! Ni beti zure ofentsatzen ari, eta zu beti zure graziez ene betatzen! Hara zerk handiski Seindien bihotzetan anitz Jinkoaren amoriua gortzen zien, ezi zunbatenaz ere aboro bere miseria eta indiñotarzuna ezagutzen baitzuten, hanbatenaz ere hobeki seindi zizien zuten obligazionia Jinkoaren maitatzeko, zoin azki hun baita bere begi dibinuen eta amoratsien egozteko, hain apal eta ezdeuz den kreatura baterano. Ama benedikathiak erraiten zizin: ene arimak laudatzen du Jauna, zeren sogin baitu bere Neskatuaren apaltarzunari.
Protsimiaren eretzerat ekarri behar dugun amoriuaz den bezanbat, nehork aiza ikusten dizi umilitathia zoin nezesario den, zeren gauzarik gure anaien eretzerat ordenarioski hozten githienetarik bat duzu, heendako hartzen tugun sinheste gaisthuak eta hetan direla uzte dugun eztakuriak. Persona