Orrialde:Lopez 1782.djvu/268

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: oro Jesu-Kristoren obedienziaren pian ezarriz. Ispirithiaren urgulia, aldis, epantxu eta puxulu bat duzu fediaren erezebitzeko Salbazale Jaunaren erranen arabera: nola fed...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:29, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<267>

oro Jesu-Kristoren obedienziaren pian ezarriz. Ispirithiaren urgulia, aldis, epantxu eta puxulu bat duzu fediaren erezebitzeko Salbazale Jaunaren erranen arabera: nola fediaren sinhesthia ukeiten ahal duzie ziek, zoin elgarren ohoratzen ari baitzirete, eta Jinkoaganik xoilki jiten den ohoria ezpaituzie xerkatzen? Bena umilitathia nezesario bada fediaren erezebitzeko, nezesario ere duzu hartan irauteko; ezi seindu guziek diaukazie fedia galarazitzen duten heresiak jiten eta sortzen direla urgulutik; zeren urgulutsiak bere buriaz eta bere jakitathiaz hain opinione handia hartzen baitu, nun Eliza guziaren seindimendu jenerala beno aboro baithauska; eta hara zer ekarten dutela iduri duten Joandene Paule Apostoliaren hitz hok: jakin ezazie azken egunetan denbora gaitz batzu izanen direla, eta gizon bere buriak maite tusten batzu, abarizios, handios eta urgulutsu batzu. Eta Seint Augustinek remarkatzen dizi hitz horien gañan, Apostoliak berheziki handiostarzunari eta urguliari emaiten diela fediaren kontre diren seindimendu ororen ogena. Halaber umilitathiak esparanza behar zi sustengatu, zeren umil denak ezagutzen baitu bere miseria eta flakezia, ezagutzen dizi bere beitharik deuz ere eztiroela eta giza hartan, gartsukiago Jinkoari gomendatzen duzu eta hartan ezarten bere esparanza guzia.