Orrialde:Lopez 1782.djvu/267

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<266>

egin behar dizi, goratarzunak zimendu barnaren araueko izan behar zi. Halaz, Ebanjelioko perfekzioniaren etxia eztirozu alxa zure umilitathiaren zimendiaren barnatarzunaren arabera bezik. Erraiten dizie, Seint Tomaz Akiñakuak umilitathiaz minzo zelarik erraiten ohi ziela, zernahi den obra hun egin lezan ohorathia izan nahi denak, mezperetxier ihez eiten dienak eta hurak phenareki sofritzen, halakua untsa perfekzionetik urrun dela, zeren haren bertuthia umilitathiaren fundamenik gabe baita.


HIRURGERREN KAPITULIA [II/3/3]

Zointan bertuthe prinzipalak bedera-bedera igaranez, esplikatzen baita berhezikiago nolaz den beste bertuthe ororen fundamena

Klarkiago orano eta hobeki ezagutarazitzeko Seindien matsima hunen egiaren —zoiñek erraiten baitute umilitathia dela beste bertuthe ororen fundamena, eta erakazteko fundamen hori zoiñen nezesario zaukun— heben igaranen tiizi hitz gutiz bertuthe prinzipalak. Lehenbizikorik fedian umilitathiak izan behar dizi, ezi bertuthe horrek galdeiten dizi ispiritu umil eta obedient bat Joandene Pauleren erran hunen arabera: ispirithiak