Orrialde:Lopez 1782.djvu/266

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bezik, eta Seint Augustin minzo delarik leheneko Errumako zaharren eta noispaiko Filosofuen bertuthez, erraiten dizi etzirela egiasko bertuthiak, ez xoilki etzirelakotz Ji...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:28, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<265>

bezik, eta Seint Augustin minzo delarik leheneko Errumako zaharren eta noispaiko Filosofuen bertuthez, erraiten dizi etzirela egiasko bertuthiak, ez xoilki etzirelakotz Jinkoaren amoriuaz pizthiak —amoriuak emaiten dielakotz bertuthe guzier ispirituko bizia— bena etzutelakotz umilitathia zimendutako. Indarra, justizia, sobrietathia deitzen tusten bertuthen, eta bertutheko obra guzietan etzizien xerkatzen mundiaren laudoriua eta bere famen hedatzia bezik, eta hetan bertuthiak hutsak eta xoilki bertuthen imajinak zituzun, bena ez egiasko bertuthiak. Erraiten ere dizi Seint Augustinek Errumako zaharren bertuthez berheziki mintzatzen denian, nola itxurapenesko bertuthe batzu baitziren, Jinkoak lurreko huntarzunez saristatzen edo pagatzen zithiela, zoin huntarzun iduripeneskuak baitira. Nahi baduzu, beraz, egiasko bertuthek zure ariman etxe ispirituala eraiki dezaten, intsea zite lehenik ariman umilitathiaz zimendu solido baten egitera. Bertuthian net gora joan nahi zira —ziozu Seint Augustinek— haz zite apalenetarik; net gora bertuthian etxia egin nahi duzu, orhit zite lehenik umilitathiaren zimendiaz: zilatzen dizi beti nehork fundamena etxian karga ezarri nahi dienaren arabera, eta zunbatenaz ere nehork nahi baitu etxia gora alxatu, hanbatenaz zimendia barnago