Orrialde:Lopez 1782.djvu/257

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''VI. UMILITATHIAZ''' '''LEHEN KAPITULIA [II/3/1]''' ''Umilitathiaren baliostarzunaz eta umilitathiaren dugun beharraz'' Jesu-Kristok erraiten dizi: ikaz ezazie enega...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:20, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<256>

VI. UMILITATHIAZ


LEHEN KAPITULIA [II/3/1]

Umilitathiaren baliostarzunaz eta umilitathiaren dugun beharraz

Jesu-Kristok erraiten dizi: ikaz ezazie eneganik bihotzez ezti eta umil nizala eta zien ariman pausia idirenen duzie eta Seint Augustinek horren gañan ziozu, Salbazaliak lurren gañan ereman dien bizitzia, nola bizi behar gindien eskolatzeko dela, bena bere umilitathia berheziki eman deragula begien aitzinian segitzeko. Untsa endelgatzeko bertuthe horren baliostarzunaren eta zoiñen nezesario zaukun umil izaithia, aski diizi goguan erabilthia Jinkoaren Semia Zeluti jeutsi dela umilitathiaren guri erakasteko, ez xoilki hitzez, bena orano bere umilitathesko obrez, eta haren bizi guzia umilitathiaren etsenplu luze bat eta molde bizi bat izan dela. Seint Basilak egia horren poroatzeko Jesu-Kristoren bizitze guzia etsaminatzen dizi, eta haren eitate prinzipalak bedera-bedera igaran onduan haren sortzetik hil artekan, erakasten dizi