Orrialde:Lopez 1782.djvu/258

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<257>

haren obrak oro bertuthe horren Eskola berhezi bat direla, nahi uken diela zirkonzisithia izan bekatore izan bailis bezala, ihesiz Ejiptorat joan flako izan bailis bezala, baptheia rezebitu bekatore eta Publikano izan bailis bezala. Gero, aldiz, nahi dutenian ohoratu eta Errege egin, gordatzen duzu; eta aldiz, nahi dutenian desohoratu, agertzen duzu. Gizonek laudatzen dutea, bai eta ere Demoniuek posedithien ahotik, ixilarazitzen tizi. Afronthuz eta injurioz bethatzen dizie eta etzi hitzik ihardesten.

Gero umilitathiaren guri gomendatzeko ordeiñu batez bezala, apaltzen duzu bere goihentzian bere Dizipulier huiñen ikuzteranokuan, eta hainbeste umilitatezko etsenplu handiak finitzen tizi Kurutzian Herio laidogarri baten sofrituz. Nahi izan dizi —ziozu Seint Bernatek— bere buria ezestatzerano apaldu, erakazteko lehenik etsenpluz, gero hitzez, erakatsi behar zithien gauzen; bena zertako Jauna, hain Majestate handia, hainbeste apaldu da? Amorekatik nehor etzadin lurraren gañan urgulusko seindimendurik ukeitera mentura. Bethiere erhokeria bat izan duzu gizonian bere buriaren banitatera joaitera utzithia, bena orai —dioen bezala Seint Bernatek— sofri esthaiteen ausartzia bat lukezu, lurreko har bat urgulluz hant ladin, Majestate Eternala umilitatez ezdeuzetarano