Orrialde:Lopez 1782.djvu/256

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<255>

xuriz bestiturik, Aldariaren ingurian errespetu handireki zaudenak, eta ikarathiak iduri zutela oroz gañeko Nausiaren han present denaren ikuzthiaz. Noiz eta ere baitzirete Jesu-Kristo Sakramendian dagenaren Aldariaren aitzinian —ziozu ber Seint Krisostomak— eztuzie aboro uzte uken behar gizonen arthian ziretela. Eztuzea ordian hautemaiten edo nabaritzen zien aldian diren Ainguru eta Arkanjelu salduak, eta errespethuz Zeluko eta lurreko oroz gañeko Nausiaren aitzinian ikara daudenak? Hartakotz —ziozu orano aboro Seindu berak— ixilik, beldurrian eta errespetureki, ene Anaiak, Elizan ziretenian egon ziteste; orhit ziteste zoiñen handi den Gorteko jenden atenzionia eta errespethia Erregeren aitzinian direnian, eta hortik ikaz ezazie Jinkoaren aitzinian ziretenian behar den errespetu ororeki egoiten.