Orrialde:Lopez 1782.djvu/255

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: etsenplu bat ekarten dizi bere Anglaterrako Elizaren Istorian. Seint Krisostomak, aldiz, ziozu Ainguriak present direla Mezako Sakrifiziuan eta Aldarian inguru daudela ha...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:19, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<254>

etsenplu bat ekarten dizi bere Anglaterrako Elizaren Istorian.

Seint Krisostomak, aldiz, ziozu Ainguriak present direla Mezako Sakrifiziuan eta Aldarian inguru daudela han ofritzen denaren ohoretan. Erraiten ere dizi, persona sinhesthia merexi dien bateganik inzunik, Jinkoaren zerbitxari batek behin ikusi ziela Ainguri saldo handi bat, arropa argitzen zuten batzuz bestithiak, bet-betan Zelutik jeuzten, Aldariaren ingurian herrokan jarteko, han errespetu handireki egoiten zirela batbedera bere Erregeren aitzinian egoiten den bezala. Seint Gregoriok erraiten dizi: nork dudatzen du Sakrifiziua ofritzen den denboran, Zeliak eztirela zabaltzen Apezaren hitzetara, eta eztela ordian Jesu-Kristorekin jeuzten Ainguru saldo handi bat hari konpaña atxikitzeko, Gorteko jende handiek bere Erregeri bezala? Ere anitz Seinduk esplikatzian Joandene Paulek emazter Elizan eztalirik egoiteko emaiten dereen mania Ainguriegatik, erraiten dizie hitz hok Ainguriegatik endelgatu behar dutela, Ainguru egiazki Elizan present direnez, Sakramendu Seindu Elizan dagenaren adoratzeko.

Seint Nilek —zoin Seint Krisostomaren Dizipulu izan baitzen— iskiribatzen dizi Seindu Handi harek Elizan sartzen zenian ikusten zithiela Ainguru saldo handi bat