<208>
oro komuniatzera preparazeko ezpadezakegu eman, aments justo duzu komuniatu behar dugun egunian gure goizeko otoitzetik parthe bat igaran dezagun gogeta horietarik zunbaitetan; hun dukezu ere aitzineko atsetik lokartzia biharamunian komuniatu behar dugulako orhitxapenian. Gabaz iratzarzen bagira ber gauza goguan igaran behar diizi eta goizian begiak zabaltzen tugun mementuan, hartzaz beraz ispirithia bethe behar diizi, ezi Seint Iñaziok nahi bazien iratzartu onduan berheala nehork goguan har lezan egun hartan zeren gañan meditatu behar zien, arrazoin bortitzaguaz Sakramendu seindia errezebitu behar dugun egunian, iratzarri onduan hura xoilki goguan atxiki behar diizi.
LAURGERREN KAPITULIA [II/8/7]
Zer egin behar den komuniatu onduan eta nolakuak izan behar duten erremezthiamendiek
Gorpitzeko umoriak igiaraz ditzakeen paseu edo beste lan thipi zunbaiten eithia hun baita apairia beno lehen, naturalezaren berotarzunaren pizteko orobat hun duzu, Mahai Seindura hurrandu beno lehen, zunbait meditazione