<207>
lekian erranen dugun bezala— errezebitu onduan Jaunaren erremesthiatzeko.
Goguaketa suerte horiez intseatu behar diizi gutan pitzarazitzera Mahain Seindura hurrantzian uken behar dugun debozionia, eta hartako, bathian batzu, beste aldian besthiak goguan erabili, hobenik idurituko zauzkigun bezala. Bena nola nehor ezpaitate hala prepara hartako behar den denbora ezarri gabe, halaz behar zi hartu behar den denbora hain handi den obra baten eiteko. Seint Franzez Borjiasek komunionera preparazeko egin dien liburian, ezarten dizi hirur egun hartara preparazeko eta beste hirur komuniatu onduan erremesthiatzeko, eta anitz erreflexione seindu señalatzen tizi, eta anitz debozionesko gauza edo obra seindu —zointan nehor denbora hartan goguaketa baitaite— eta dudarik gabe hori lukezu bide net hun bat, azthiaren debozionian eta gortarzunian igaraiteko; lehen egunetan, bere Kreazaliaren errezebitzeko ezparanzan eta ondoko egunetan, hain hungi handia errezebitu dielakotz plazerretan eta ezkerretan: ezi biharamunian komuniatzeko ezparanzak edo besperan komuniatu diela orhitxapenak berak, azki izan behar likezi bihotzen debozionian eta Jinkoasko seindimendietan bestetarat barreatu gabe gure atxikaratzitzeko. Orotarat ere denbora hura