Orrialde:Lopez 1782.djvu/207

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: suerte hori Seinta Mekthildari eta behin erran zerakola: noiz eta ere errezebitu behar baitukezu ene Gorpitza eta ene Odola, desira zazu ene izenaren ohoretan edo gloriata...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:17, 9 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<206>

suerte hori Seinta Mekthildari eta behin erran zerakola: noiz eta ere errezebitu behar baitukezu ene Gorpitza eta ene Odola, desira zazu ene izenaren ohoretan edo gloriatako ukeithia enetako bihotzik beruenak sekula uken dien gortarzun eta surik handiena, eta ordian hurrant zitake eneganat fidainxareki preparazione horreki; ezi soginen dirakozut uken nahi zindukeen gortarzunari, kundutan hartuko derauzut egiazki baizindu bezala.

Autor berak hola-holako gauza bat erraiten dizi Seinta Gertrudaz. Sakramendu Seindiaren errezebitzera zihazun egun batez net aflijithia edo phena handitan, hartako azki preparatu gabez; otoitu zizin Ama Birjina eta Seindiak oro, Jinkoari harendako ofri zezaten haren errezebitzera preparazeko egundano egin zituzten gauzarik mereximendutsienak, eta ordian agertu zitziakozun Jauna eta erran: orai zira Zeluko Gorthiaren aitzinian egiazki desiratzen zindien bezala preparathia. Manera net hun bat duzu, beraz, komunione seindura preparazeko desiratzia hareganat hurrantzian, seindurik handienek haren errezebitzian uken duten gortarzun guzia eta Jinkoari galdeithia, bere Seme Jaunaren mereximendiez honiaraz ditzan hartako gutan falta diren disposizioniak; orobat egin dieitezu —bere