<199>
Jinkoaren majestate eta huntarzun mugarik gabia, bestaldetik bere buriari sogin eta erraiten ziela: Jauna, zertako apalzen zira Publikano eta bekatoroz baten hazkurru zerbitxatzerañokuan? Erregen liburian Iskiritura Seindian errana duzu Dabitek Mifibosethi —Jonathasen Semiari— erran zerakola: ene mahaiñan bethiere janen duzu. Mifibosetek ihardetsi zirakozun: Nor niz ni, zure zerbitxaria, zuk niri sogiteko, hor hil baten pare izan eta? Jonathasen Semiak arrapoztu hori egiten zienian Errege bati, bere mahaiñera gomitatzen zienian, zer eluke egin behar gizon batek Jinkoak berak berharen jatera mahaiñera gomitatzen dienian? Bena ezkithakeenaz geroz behin ere hurrant ahal Mahain Sakratu hark merexi dien disposizione osuareki haren errezebitzera, aments uken dezagun haren errezebitzian egiasko umilitate handi bat, eta erran dezagun Dabiteki: Zer da gizona, zu hartzaz orhitzeko? Eta zer da gizonaren semia, zu haregana jiteko? Edo Jopeki: Zer da gizona, zuk haren hain grado gorala alxatzeko? Arrazoiñeki Elizak, Jinkoaren huntarzunaz espantathia, goraki erraiten dizi horri daukola: o endelga eztaitekeen gauza miragarria! Zerbitxari ezdeus batek bere jauna jaten du.
Bigerrenekorik Sakramendu huntara hurrandu behar diizi amorio eta fidainxa