Orrialde:Lopez 1782.djvu/199

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<198>

joiten baitzithien, erraiten zielarik: Jauna, ukazu nitzaz pietate, bekatore bat bainiz. Zunbat aldiz erranen tiizi Haur Prodiguaren hitz hok: Jauna, bekatu ein dizit Zeliaren eta zure kontre; eztizit merexi zure Seme deithatu izaithia; errezebi nezazu xoilki zure etxeko muthil edo zerbitxarietarik bat bezala; eta orano anitz aldiz erranen tiizi bihotzez eta ahoz, Seinta Elizabethek Ama Birjinari erran zithien hitz hok: eta nunti jiten ahal zaut niri grazia hori? Hun ere dukezu goguaketa handi baten egithia, Elizak Ebanjelioko hitz hotarik idokirik, komunione aitzinian erranarazitzen thien hitzen gañan: Jauna, ni enuzu diño zure errezebitzeko, bena errazu solamente hitz bat eta ene arima izanen duzu sendothia. Jauna, enuzu diño zure errezebitzeko, bena zureganat hurrantzen nuzu zihaurek diño ein nezazun amorekatik; Jauna, flako eta eri nuzu eta zureganat hurrantzen nuzu sendotzeko eta zutzaz azkarthia izaiteko; ezi erran duzu osagarrian direnek mediku beharrik eztutela, eta eriak direla mediku beharretan, eta eriendako jin izan direla.

Euseba Author batek —zoin Seint Jeromaren dizipulu izan baitzen eta Seindu horren hiltzian lekian idiren baitzen— erraiten dizi Seindu handi horrek bere goihenzian Jaun Handiaren errezebitzeko pundian, alde batetik goguan hartzen zielarik