<197>
gauza horren gañan, ardurakenik egiten diren zunbaitez heben minzaturen nuzu, zoin net ardura prootxosenak baitira, amorekatik eta heen manera edo moldia erakatsi onduan, batbederak bere beitarik debozionesko seindimendu hetan sartzera intsea dadin. Nehork bere beitharik hartzen thien gauzak bethiere hobeki edo barnago sartzen ziazkozu, Seint Iñazioren etserzizio ispiritualek erraiten duten bezala.
Lehenik hurrandu behar diizi Sakramendu Adoragarri hortara, umilitate eta erespetu net handi bederareki, eta seindimendu horren gure bihotzian pizteko berheala goguan har ziroguzu, Jinkoaren oroz gañeko handitarzuna eta majestate mugarik gabia, zoin erealgi Euxaristian baita; gu beithan har ziroguzu hark kreatu thiela Zelia eta lurra bere borondateko nahikunde xoil batez, eta sinhets Ainguriak haren presenzian erespetuz ikara daudela, eta haren keñurik thipienian Zeluko habiak beldurrez ikaratzen eta lazten direla. Gero aldi bathian gure burier sogin behar diizi gure miseriaren eta apaltarzunaren ikusteko; eta bestaldian sarthu behar diizi Ebanjeliuan idireiten den Publikanuaren seindimendietan, zoin Aldarerat hurrantzera ezpaitzen menturatzen, ez begien Zelurat alxatzera, bena Tenpluko xoko bathian zoolarik, bere bulharrak