Orrialde:Lopez 1782.djvu/201

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<200>

handireki, eta seindimendu horren gutan biziago eta berokiago ukeiteko, goguan hartu behar diizi Jinkoaren miserikordia eta huntarzun muga gabia, zoin beste gauza orotan beno hobeki heben ageri baita, hatsarrian erran dugun bezala; ezi goguan hori untsa ezarten dugunian, maitatuko diizi hainbeste maitatu githiena eta fidatuko gituzu hainbeste hungi egin deragunari; bere buria guri eman nahi uken dienak, zer ezteragu emanen? Seint Krisostomak misterio adoragarri horren gañan erraiten dizi: badea artzainik bere ardiak bere odolaz hazi thienik? Eta zertako minza artzaiñez? Zunbat emazte ezta bere haurrak sorthu onduan beste emazter hazarazitzen tuztenak? Jesu-Kristok berak hazi nahi uken gitizi bere odolaz, eta bere buriaren hazkurrutan emaitez, berarekin bat egiten.

Jinkoak gureganik galdeiten dien hirurgerren gauza Sakramendu Seindu hortan duzu, hartarat hurrant giten gutitzia bero batekin. Seint Augustinek erraiten dizi ogi seindu horrek jana izan nahi diela gizonaren bihotzeko gose handi bateki, eta hala nola nehork apetitureki eta gogotik jaten thien gauzek, komunski hun eiten baitute gorpitzari, orobat Zeluko Ogi horrek hun miragarri bat gure arimari einen dizi jaten bada gose handi bateki, Jinkoari juntatu nahisko gutitzia handireki,