Orrialde:Lopez 1782.djvu/197

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''BIGERREN KAPITULIA [II/8/5]''' ''Beste disposizione suerte batez eta preparazione berheziago batez Aldareko Sakramendu Seindiaren errezebitzeko'' Seindiek eta bizitze...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:52, 8 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<196>

BIGERREN KAPITULIA [II/8/5]

Beste disposizione suerte batez eta preparazione berheziago batez Aldareko Sakramendu Seindiaren errezebitzeko

Seindiek eta bizitze ispiritualaren Nausiek erraiten dizie Jinkoasko Sakramendu haren frutu edo prootxu miragarrien ausarki jardiresteko, behar dela orano intseatu hartara preparatzera manera berheziago batez, errezebitzen den tenorian debozione handi baten ukenez, eta hartako, heben esplikatu behar zi zer den edo zertan doon debozione hura eta zer maneraz gutan pitzaraz dezakegun. Seindiek erraiten dizie hartako hurrandu behar girela Komunione Seindura, lehen gauza, umilitate eta erespetu handireki. Bigerrena, amorio eta fidainxa handireki eta hirurgerrenekorik, Zeluko Ogi haren jateko desir, gose eta guthizia handireki. Nehork hirur gauza horietan ezar edo zerra zirozkizu debozionesko seindimendu hun guziak, zoiñen medioz nehork pitzaraz baitiro uken behar dien debozionia komunione aitzinian, komuniatzian eta komunione onduan. Nola anitz liburutan idireiten baitira anitz erreflexione net seindurik, hedadura handirekin