Orrialde:Lopez 1782.djvu/196

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<195>

bena orano benialetarik, zoiñek señalatiak baitira huiñer lotzen den erhautsaz.

Seint Denis orano aitzinago dihazu; ziozu Jesu-Kristok etsenplu hortzaz galdatzen diela komuniatu nahi dutelarik xahu izaithia, ez xoilki bekatu benialetarik, bena orano ezkazdura edo inperfekzione thipienetarik, eta bere erranaren poroatzeko, ekarten dizi Apezek Meza Seindian sakrifizio ikaragarria oferitu beno lehen egiten duten ezkien ikuzthia; ezi gogua eman behar dugula —ziozu Seindu horrek— Apezek eztutela ikusten ezkiak osoki, bena erhi puntak xoilki, guri erakazteko xahu izan behar dugula bekatu benial thipienetarik eta inperfekzione edo thaka thipienetarik Sakramendu Seindura hurrantzeko. Nabukodonosorrek manu eman zizin hautha zitzakoten haur gazte batzu ederrak, thakarik batere gabiak, haren Mahainian zerbitxatzen ziren jañariz hazteko; zunbat, arren, perfeitago eta eztakururik gabiago eztugu izan behar Mahain Seindura hurrantzeko? Orhitu behar gindikezi han Aingurien Ogia jaten dugula eta halaz Aingurien xahutarzuna komunikatzeko uken behar gindukeela.