Orrialde:Lopez 1782.djvu/195

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<194>

azki duzu gure beithan Sakramendiaren graziaren errezebitzeko.

Bena zunbat ere egia den bekatu benialek eta bekatu mortal eztiren gauza guziek eztuten Sakramendu horri dagen grazia galaraziten, eta nahibada estatu hartan hurrantzen denak errezebitzen dien Sakramendu horren graziaren emendiua, Teolojienek dioten bezala, orotarat ere, galtzen tizie xahutarzun eta debozione abororeki Sakramendu hortara hurrantzen direnek gaindika errezebitzen tuzten grazia eta dohain ispiritualak. Ezi zunbat ere bekatu benialek eztuten ezeztatzen Jinkoaren amoriua, hozten eta iraungitzen dizie debozioniaren garra, zoin baita disposizionerik hobena Jesu-Kristoren Gorpitzaren diñoki errezebitzeko. Halaz, jardiretsi nahi baitugu gaindiskako graziak, Sakramendu hortara seindutarzun handi bateki hurrantzen direner Jinkoak emaiten thienak, behar diizi guk ere komunionera hurrandu, ez xoilki bekatu mortalaren thona orotarik xahu, bena orano bekatu benialetarik. Jesu-Kristok berak eman diraguzu disposizione horren etsenplia, Apostolier huiñen ikuzthian komunikatzera eman beno lehen, hala eginez guri erakazteko —ziozu Seint Bernatek— Sakramendu Dibino edo Jinkoasko hortara hurrantzian xahu izan behar dugula, ez xoilki bekatu mortal suerte orotarik,