Orrialde:Lopez 1782.djvu/194

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Sakramendiak baliosago edo handiago baitirate, hanbatenaz heen errezebitzeko disposizioniak handiago, seindiago eta arrangurosago izan behar dizie. Ezi baduzu zunbait Sakr...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:51, 8 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<193>

Sakramendiak baliosago edo handiago baitirate, hanbatenaz heen errezebitzeko disposizioniak handiago, seindiago eta arrangurosago izan behar dizie. Ezi baduzu zunbait Sakramendu, zoiñen diñoki errezebitzeko, agian azki bailizate heen seinduki errezebitzeko bere bekathiez egiasko dolumen baten ukeithia, bena Aldareko Sakramendu Seindiaren exzellenzia eta diñitathia hain handi duzu, Jinkoa bera han idireiten delakotz, nun erran dugun doliaz bestalde, bekatu mortal zunbait egin dienak komuniatu beno lehen kofesatu behar baitu. Ordian, beraz, diñoki Euxaristhia Seindiaren errezebitzeko, kontrizionia, aitzinetik kofesionia gabe, eztuzu aski, Konzilio Tridentinekuak erran dien bezala, Joandene Pauleren hitz hotan gañan: batbederak bere buria poroa beza, untsa poroaturik Ogi hartarik jan eta Kaliza hartarik edan beza; ezi Tridentineko Konzilio, Eliza guziko Apespikien bilkia hark Apostoliaren hitz horier emaiten dien sentsia edo endelgia duzu, egin behar den poroanza dagela konzenzia untsa xerkaturik edo etsaminaturik bekathien kofesatzian eta halaz, zunbait bekatu mortal egin dienak komuniatu beno lehen kofesatzeko dien obligazionia, giristhiño ororendako duzu, bekatu mortalen phenaren pian; eta denbora berian, hura