<184>
ez xoilki gogotik sofritzeko, bena orano plazerreki zerbaitetan Jesu-Kristoren iduriko izaithiagatik. Behar diizi orobat Jinkoaren Semiaren pazenzia konsideratuz, hartu erresoluzione bihotz osoz hel ahal nahigabe ororen erezebitzeko, bai eta desiratu okasioniak hel diten eta Jinkoari galdein, haren Semiaren egiasko imitazaliak edo segizaliak izaithiagatik.
Seint Bonabenturak erraiten zizin: Jauna, eztizit nahi zerbait dolore eta zunbait zauri gabe bizi, zauris beterik ikusten zitudanaz geroz. Eta ber maneran beste Jesu-Kristoren bertuthek orok goguan erabili behar dizie, hala nola obedienziak, eztitarzunak, garbitarzunak, praubeziak, sobrietathiak; ezi oro Jesu-Kristoren bizian eta phenetan klarki ageri tuzu, eta gure bihotzetan heen obratzeko egiasko desir baten hartzera inzeatu.
Bestalde, huntan behar zi gauza bati gogua eman eta deja hartzaz beste leku bathian zerbait erran diizi, eta hura duzu meditatzen dugun bertuthetan gañan behar dugula bedera-bedera goguan erabili eta pitzatu bertuthe hetarik batbederaren segitzeko hel ahal dazkigun phena edo puxulu guziak, eta heen plazerreki Jinkoaren amorekatik erezebitzera erresolitu.
Orai berian umilitathiaren gañan meditatzen baduzu, goguan hartu behar tuzu