Orrialde:Lopez 1782.djvu/184

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<183>

erraiten dienian: Jesu-Kristo hil da guretako, zier etsenplu bat utziz haren urhatsak edo etsenpliak segi zintzaten eta horrek erranarazi dirakozu Seint Augustini, Jesu-Kristoren kurutzia eztela xoilki hil den ohia, bena dela orano peredikatheia, zointarik peredikatzen baiteragu bere etsenpliaz zer egin behar dugun; ezi zunbat ere haren bizia izan baita bertuthiaren molde perfeit bat, iduri dizi bere bizian erakatsi zerauzkigunak oro bere obrez, ezkolez bere Pasionian nahi uken thiela elgargana bildu, eta gradorik gorenian huntan oro agerrarazi giza batez, nun haren phenen meditatzetik idokitera intseatu behar girena baita, haren bertuthen segitzeko desir handi bat. Hartako behar diizi haren bertuthe guziak bedera-bedera aizinaz goguan erabili, bihotzian heen jardiretsi nahisko desir handi bat ezarri, eta heen segitzeko eresoluzione azkar bat hartu, eta hazthio eta odio seindu bat heen kontreko biziuendako.

Orai berian Jesu-Kristoren umilitathia konsideratuz edo goguan erabiliz, nola Jinko zelarik bolontroski gizonen mezperetxien eta desohoren pian jarri den, behar diizi gure burien mezperetxu handi bedera hartu gure bihotz oroz, gizonek eztezaguten behin ere ohorezko, estimuzko señalerik ekar, eta deliberatu afrontu eta injurio suerte ororen