<182>
berris emaiten dirauzkiguzu, noiz eta ere fidelki erremezthiatzen baitugu hareganik uken tugun hungiez.
HAMASEIGERREN KAPITULIA [II/7/8]
Jesu-Kristoren bizitziaren eta phenen meditatzetik idoki behar dugun frutu edo prootxurik handiena dela, haren imitatzia edo haren etsenplien segitzia
Jesu-Kristoren bertuthen segitzia duzu, guk azkenekotz haren Pasioniaren meditatzian goguan uken edo hartu behar dugun eta hartarik idokitera intseatu behar giren prootxia. Seindiek erraiten dizie Jinkoaren Semia jin dela mundura berheziki bi gauzarendako. Lehena, bere heriuaz eta phenez gure arrerozteko; bigerrena, guri emaiteko bertuthe ororen molde edo etsenplu perfeit baten, eta guri bere etsenpliaz heen segiaratzitzeko. Hartakotz, Apostolieki asken egin zien auharian hain apal humiliathurik, belhauriko heer huiñak ikuzi onduan, berheala erraiten direezu: eman derauziet etsenplia, nik egin dudan bezala egin dezazien. Ordian erakatsi zeraguna egin behar gindiela haren imitazionetan, endelgatu behar zi haren beste obra edo akzione oroz.
Joandene Petirik hori erakasten diraguzu