Orrialde:Lopez 1782.djvu/182

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: heen egitera ekarri dien amoriua batbederaren hain handi dela, besterik maitatu ezpailu bezala, eta erran Joandene Paulereki: ni maitatu nienak eta enetako hil denak. Hori...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:41, 8 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<181>

heen egitera ekarri dien amoriua batbederaren hain handi dela, besterik maitatu ezpailu bezala, eta erran Joandene Paulereki: ni maitatu nienak eta enetako hil denak. Horiek oro manera hortan nehork pizatzen edo konsideratzen thienian, sendituko dizi bere beitan pizten ezkerresko eta amoriosko sendimendu handirik Salbazale dibinuaren alderat, zoiñek beti maitatu baikitu bethieresko edo sekulaz gerosko karitate batez.

Seindiek orano erraiten dizie, Jinkoak galdeiten deragunian hark egin hungiez erremezthia dezagun, ezthiela hori manatzen gure ezkerren beharrik dielakotz, bena xoilki nahi diela hura erremesthia dezagun, grazia berririk errezebitzia merexi dezagun. Seint Bernatek erraiten dizi ezkergabia aize bero bat dela, zoiñek agortzen eta idortzen baitu Jinkoaren miserikordiaren ithurria eta thapatzen haren grazien bidia; eta nola Jinkoak hungirik egin gabe uzten baititu gizon ezkergabiak eta hungiak ahazten tuztenak, halaber hungiz betatzen tizi ezker emaiten ekarten dutenak eta hura behar bezala erremesthiatzen dutenak. Itxasua —zoin baita hur ororen ithurburia— uhaitzetarat itzultzen tizi hetarik joaiten zazkon hurak, eta Jinkoa —zoin ditugun dohain eta grazia ororen ithurburia baita— grazia eta dohain hek abororeki