Orrialde:Lopez 1782.djvu/181

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<180>

ezarten baititu; orobat ere, Jinkoaren Semiaren Inkarnakzionia eta heriotzia enetako hain prootxoz duzu, xoilki enetako gizon egin eta hil bailis bezain. Nik bezala bestek hartarik ukeiten duten prootxiak estizi enia hertzen, bena orano emendatzen dizi, zeren egiten baitu maita nezaten eta lagunt bere otoitze eta etsenplu hunez Zeluko bidian, jardiretsi nahi dudan gloriaren merexitzeko.

Aboro, Jinkoaren amoriua, gutarik batbederaren maitatzeko dien amoriua, besterik batere maitatzen ezpalu bezain handi duzu, eta Jesu-Kristo, borondatez eta amorioz gizon bakar baten faboritan behar izan balis, sofritzeko ororen bezain gogotik ekarria zukezun eta Seint Krisostomak ziozu, bakoitz baten eginen ziela ororen egin diena. Egia duzu orano Jinkoa nitzaz bakarki orhitu dela eta bere begien aitzinian atxiki niela gizon egin izan denian, eta kurutzian hiltzian bethierez gerosko amorio batez maitatu niela, berak erraiten dien bezala Jeremia profetaren ahotik, eta bolontroski hil dela biziaren niri arerosteko, giza batez, nun bere beitan batbederak hartu behar baitugu Jinkoaren Semiak bere Pasione seindian gizon guzier ein thien hungiak, berharen xoilki eginak bailira bezala eta sinhetsi, Jesu-Kristo huntarzun