<171>
HAMALAURGERREN KAPITULIA [II/7/5]
Jinkoaren amoriuaren seindimendiaz
Jesu-Kristoren phenen meditazioniak edo konsideratziak gutan pitzarazi behar dien hirurgerren seindimendia duzu Jinkoaren amoriua. Deuzek ere estizi hobeki gure bihotzetan amoriuaren suia pizten, ezi ez bestek guretako duten amorio handiaren ezagutzia eta halaz, ariman, goguan erabilten dienian aizinaz Jesu-Kristok bere Pasione seindian erakatsi derakon amorio handia, amorioz eta ezkerrez hain tendreki maitatu dienaren eretzerat bere buria berothia seinditzen dizi. Joandene Joanek erraiten dizi: Jinkoak guretako uken dien amoriua ageri dela bere Seme bakoitzaren mundura igorthian, hartzaz bizi ginten amorekatik. Seint Lukek, aldis, minzo delarik gure Salbazale Jaunaren Tranfigurazionian igaran ziren feitez, noiz eta ere Eliaz eta Moises haren sahetsetan agertu baitziren, deitzen dizi bere Pasione seindia, amoriuetan den handiena. Eliaz eta Moises hareki minzo zirela ziozu, Jerusalemen heldu behar ziren gauza handiez, eta dudarik gabe deitzen dizi arrazoin handireki Jinkoaren Semiaren heriotzia amoriuetan den