Orrialde:Lopez 1782.djvu/171

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<170>

Seint Klementez iskiribathia dela dioten liburu bathian irakurtzen diizi, Joandene Petirik, orhitzen zen aldi oroz Jesu-Kristo ukatu ziela, hain minki nigar egiten ziela, nun bertaithia nigarrek erratzen baitzerakoten eta maxeletan behera arrollak egin. Erraiten ere dizi orhitxapen horrek gau oroz oillarraren lehen kukurukian ohetik jeikiarazitzen ziela otoitzetan jarteko, eta etziela gau guzian aboro lorik egiten, eta bizi izan zeno hala egin ziela. Seindu handi hark uken zien doliaren ukeitera intseatu behar diizi eta dudarik gabe, otoitzan eta beste orduz egiten ahal dugun gauzarik prootxosena duzu ardura akte kontrizioneskuen egithia, bekathia hazthiathuz deliberatzen dugularik fermoki milatan hiltzia, bekatu mortal bat eginen dugun beno lehen, eta Jinkoa gartsuki otoitzen dugularik bereganat dei gitzan hura ofentsa beno lehen. Jauna, etzazula permeti deuzek ere zureganik behin ere separa nezan; zertako dut bizia zure zerbitxatzeko bezik? Hartako xoilki nahi dizit dei nezazun zureganat, o ene Jinkoa, zu ofentsa zitzadan beno lehen.