<172>
handiena. Lehenik, bere etsaiendako hil zelakotz Salbazale Jaunaren erranera: amoriuaren señaletan den handiena duzu, bere adiskidendako biziaren emaithia. Bena Salbazale dibinuaren amoriua orano aitzinago dihazu: bere etsaiendako biziaren emaiterano. Eta Joandene Paulek ziozu: Jesu-Kristok guretako hiltzez bekatore ginen denboran, handiski erakatsi diela guretako zien karitathia.
Bigerrenekorik, justoki heriotze hori deitathia duzu amorio ezinago handi bat, zeren justiziarik garratzenaren araura ere, Jesu-Kristok bere Zirkonzisionian ixuri zien odoletik xortela bat bera eta Olibetako baratzian ixuri zien gotera bat bera, edo bestañez gure arerosteko egin zukeen gauzarik thipiena, aski zukezun mundiaren eta —Seindiek erraiten duten bezala— mila munduren ar-erosteko, zeren Jinko zenaz geroz hark egiten zithien gauzarik thipienak ere baliostarzun edo prezio eta mereximendu infinito batetako baitziren. Hargatik, haren huntarzun infinitua gure salbatzeko azki zatenaren egithiaz etzuzun kontent izan, bena nahi uken dizi eman bere odola guretako asken xortalanokuan. Joandene Paulek, amorio hortzaz minzo delarik, deitzen dizi amorio sobera handi den bat; eta egiaz, amorio hori nehork erran eta pentsa ahal diroen beno infinitoki handiago