Orrialde:Lopez 1782.djvu/170

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: emanen deragun hiltzeko orenian fidainxa eta boztalenzia handi bat. Hartakotz tenorez aitzinetik hori egin behar diizi; gehiago orano, hola egithia estuzu xoilki igaran be...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:50, 8 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<169>

emanen deragun hiltzeko orenian fidainxa eta boztalenzia handi bat. Hartakotz tenorez aitzinetik hori egin behar diizi; gehiago orano, hola egithia estuzu xoilki igaran bekathiendako erremedio bat, bena orano hetara berris erortetik eta besterik egitetik begiratzeko bide bat. Ezi nork ere beti baitu Jinkoa zeren ofentsatu dien dolumen net bizi bat, untsa urrun diagozu haren berris ofentsatzetik.

Orano net moien hun bat duzu tentazione zunbait azki fite apartatu duten, ez ala bai, phena edo skrupula dutenen konsolatzeko eta segurtatzeko, ezi ardura nehor artzen bada akte kontrizionesko egiten, bekathiaren hazthiatzen, erresoluzione fermuen egiten milatan lehen hiltzeko, ezi ez bekatu mortalik thipienaren egiteko, bere beithan sinhets zirozu ezthiela konsentitu tentazionari, zoiñen gañan duda baitzien, eztenaz geroz ihi jakin edo orhitu gabe, nehork hain hazthio dien gauza batetara konsentitzia. Aboro bere bekathiez dolu hartzen artzia Jinkoaren maitatzia duzu, ezi egiasko kontrizionia Jinkoaren amoriotik jiten duzu, eztenaz geroz bezik ere dolumen net bizi bat, nolaz nausi hain hun, hain maitagarri eta untsa zerbitxatu izaithia merexi dien bat ofentsatu dien. Zunbatenaz ere nehork Jinkoa maithiago baitu, hanbatenaz ere hura ofentsatusko dolia handiago dizi.