<168>
bere Kreazalia eta bere Nausia ofentsatu dielakotz, afrontu, mesperetxu, injurio guziak gogotik sofrituko tizi, Jinkoaren majestate infinituaren kontre egin thien hainbeste ofentsaren barkamendiaren ukeiteko.
Bigerrenian gure bekathien dolumen segidaskuak emaiten diraguzu heen barkamendia uken dugula esparanza handi bat; eta huna nola, gure bekathien barkamendia uken dugula hobekienik segurtatu behar gitusten gauzetarik bat duzu, hetzaz uken dugun dolumen handia. Beti sogiten badereezu dolu eta ahalgereki Jinkoak ahatziko tizi eta eztireezu soginen. Hartakotz Dabitek, bere bekathien dolias bihotza hunkithia, erraiten zizin Jinkoari ahatz zitzan eta begiak hetarik urrunt zitzan. Ziozun: Jauna, ezagutzen dizit untsa ene inikitathia, eta ene bekathia beti ene aitzinian duzu. Seint Jeromak erraiten dizi Dabiten hitz hoen gañan: ene bekathietarik urrunt ezazu zure berthaithia eta ene inikitathiak xaha edo ezaba itzazu. Doktor Seindu hunek ziozu, zure bekathia dolureki beti zure aitzinian baduzu, Jinkoak esthiela bere aitzinian ukenen; eta egiaz, deusek ere estizi Jinkoa hobeki ekarten begien gure bekathietarik urruntzera, ezi ez ikusthiak beno gihaurek orhit ditugula, eta hetzaz net dolumen handi bat badugula, eta hara zerk