<167>
Zer egin behar nukeen ordian? —ziozu gero Seint Bernatek—. Nor da gizon aski seindimendu gabia eta aberia, jokuan aitzina ariko dena eta oro utzirik, Prinziaren Seme hura lagunduko berere esthiena eta harekin nigar eginen esthiena? Holako ereflexioneiak eginez intseatu behar diizi meditazionian gure bekathiez nigar egitera eta heen hazthiatzera, zoiñek Jinkoaren Semia hilarazi baitute.
Giza berian Seint Iñaziok ere nahi dizi Jinkoari galdein dezagun dolumena, Pasione seindiaren gañan egiten tugun ereflexionetan gure burien kontre samur giten eta ahalge, zeren gure bekathiek gauza ororen Nausi oroz gañekuari hainbeste sofriarazi derakoten. Meditazione ororen hatsian Seindu horrek galdeiten diena duzu, preziski, eta hartarik prootxu idoki dezagun nahi diena.
Seindiek hori net gomendatzen dizie eta hun duzu heen erranaren segitzia, ezi net prootxoz duzu hain untsa Jinkoaren bidian sartzen hasi direnen, nola bertuthian aitzinathien. Lehenik net hun duzu gure umilitathian atxikitzeko, gure bekathiez orhitzia heen eginesko dolumenareki, denaz geroz uken ahal dezakegun arrazoiñik handienetarik bat, beti bizitzeko gure burien mesperetxu eta gihauren ahalge handirekin. Goguan hartzen dienak Ifernia merexitu diela