<164>
ez besterik, deusek ere eztezakeguzie hain untsa erakats ahal bekathia zoiñen handi den, nola pentsaketatziak Jinkoari berari gizon egin behartu zakola haren justizia dibinuari gindien zorraren pagatzeko, ezi beste gizas etzieitezun behin ere osoki paga edo satisfa ahal, zeren ofentsia zerbait maneras infinito zuzun, Jinko infinito baten kontre zelakotz, eta gizonak etzirozun behar bezala errepara ahal egin zien hutsa, Jinkoaren eta haren arthian liferenzia infinito bat delakotz. Eskusa gabe edo nezesarioki erreparazioniaren egiliak grado infinito batetako izan behar zizin, eta gauza orotan igual edo bardin injuriua errezebitu zienareki.
Gizon bere beithan lur eta hauts bezik eztenak mortalki ofentsatu zizin gloriako Erregia; Jinkoak gizona hilarazirik ere, injuriua elukezu erreparathia; hartako gizon hark Jinko izan behar likezi eta ofentsatu izan denaren bardin, edo bere phenez ogena erreparatu. Zer erremedio izanen da, beraz, ofentsatu izan den Jinko hura bera bezik eztenaz geroz? Huntan, beraz, izan duzu Jinkoaren miserikordia mugarik gabe eta idiren dizi moien miragarri bat gizonari barkatzeko bere justiziari ogenik egin gabe; ezi Jinkoa ofentsathia izan eta beste Jinkorik ez izan ofentsa hura satisfa zezakeenik, bera gizon egin izan duzu gizonak