Orrialde:Lopez 1782.djvu/166

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<165>

sofri ahal zezan eta hil zadin, gizonak Jinkoa ofentsatu zienaz geroz eta denbora berian, Jinkoak berak sofritzen dizi gizon bezala, amorekatik eta nola ofentsia zerbait gizaz infinito izan baitzen, phenak eta satisfazionia ere izan ziten haren personan mereximendu infinito batetako. Horrek egin dizi Jesu-Kristoren sofrikerien edo phenen nezesitathia eta klarki erakasten bekathiaren handitarzuna. Hartakotz, Seint Jean Damaszenakuak erraiten dizi, Jinkoak bekathiaren punitzeko eternalki damnatu balitu ere izan diren eta jinen diren gizonak oro, haren justizia etzela hain satisfathia izanen, nola izan baita Jinkoaren Semiaren Inkarnazionias eta hiltziaz, eta hola erranez estiizi sobera erraiten, bena osoki egia, ezi Ifernuko tormentak oro eztituzu Jinkoaren ofentsiaren hain ereparazione balioz bat, nola baita Jesu-Kristoren hiltzia, hiltze hari Jesu-Kristoren Jinkotarzunak zunbat-nahi bekaturen ereparatzeko indarra eman derakonaz geroz. Aldiz, Ifernuko phena eternalek orok, elirozie neholare bekatu mortal batek berak Jinkoaren justiziari zor dien ereparazionia egin.

Hori hala denaz geroz, Jesu-Kristoren phenen meditazionetik idoki behar dugun prootxu handienetarik bat dela segur duzu, gure bekatu hainbeste gosta zazkonez