Orrialde:Maister 1757.djvu/255

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: egiazko bakiari so daudian gaizetzaz, eztie arranküra hartzen. Ene bakia dago, bihotzetik ezti, eta ünble direneki, zure bakia aldiz izanen düzü pazentzia handi batet...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:09, 7 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egiazko bakiari so daudian gaizetzaz, eztie arranküra hartzen.

Ene bakia dago, bihotzetik ezti, eta ünble direneki, zure bakia aldiz izanen düzü pazentzia handi batetan.

Eni behatzen, eta ene botzari jarraikiten bazira, bake handi batez gozatüren ahal zira.

Zer eginen düt arren?

Gaiza orotan gogua emazü. Zer egiten, edo erraiten düzün, eta zure intenzionia oro eni nihauri plazer egitera erakharzü, eta nitzaz kanpo, eztezazüla deus desira, ez txerkha.

Eztezazüla orano besteren erranez, edo eginez jüjamentü temeraririk egin, eta zuri fidatü ezteitzien egitekuetan etzitiala sar; eta hala etzira hanitx, ez ardüra nahasiren.


III 25, 2. Bena thürbürarzünik seküla ez senditzia, eta bihotzeko, edo khorpitzeko errustarzünik batere ez ükheitia, ezta mündü huntan ihurk ükheiten ahal dian gaiza bat, bena bai phausü eternalian.

Eztüzüla arren uste, egiazko bakia ediren düzüla, phenarik batere senditzen eztüzülakoz; ez oro untsa duatzala ihur zure kuntre eztelakoz; ez